martes, 15 de noviembre de 2011

6.

Londres (ingelesez London) Ingalaterra eta Erresuma Batuko hiriburua da. Tamesis ibaiaren ertzetan eta Britainia Handiko hegoaldean kokatuta.
Gune garrantzitsu batzuk: West End, The City of London, East End, Docklands.

West End aisialdi eta erosketetarako auzo nagusia da, eta Europako erosleku nagusia da, beste hainbat hiribururen aurretik (Paris, Madril, Milan edo Berlin).

"The City" deituriko auzoa da Erresuma Batuko finantzen udalbarruti garrantzitsuena, bai eta munduko nagusienetarikoa ere.

East End deitu izan zaio Cityaz ekialdera geratzen den hiri-eremuari.

Docklands hasieran biltegiz beteta zegoen leku hau, baina artistek eta bestelakoek estudiio izateko birmoldatu zituzten, eta horrek sare kultural handia sortu zuen. Ondoren, inmobiliariek parte hartu zuten eta etengabeko aldaketan dago murgildurik geroztik.

Gehien bisitatzen diren eraikinak:




Londreseko dorrea


 Londreseko telefono famatuak
 London Eye
 



Big Ben erlojua

No hay comentarios:

Publicar un comentario